00:00 - 00:03 | Arratsaldean A-8 autopistan luizi batek |
00:04 - 00:05 | trafikoa moztu du. |
00:05 - 00:07 | Ermua eta Eibar artean izan da. |
00:08 - 00:12 | Jakina: gure mutilak hara bidali ditugu |
00:12 - 00:15 | Bilbo eta Donostia arteko bidea lehen bait lehen libratzera. |
00:16 - 00:19 | Ongi, dena konponduta orduan. |
00:19 - 00:21 | Begiratu dezagun hauteskundeena. |
00:22 - 00:26 | Lehendakari jauna: kontua da, luizia... |
00:29 - 00:31 | Zaldibarko zabortegitik eroritako hondakinena dela. |
00:32 - 00:33 | Verter Recycling. |
00:34 - 00:36 | Joxe Antoniorenetik. |
00:53 - 00:58 | Alde denak, salbu eta Arriola, Tapia eta Beltran de Heredia eta Erkoreka. |
01:11 - 01:15 | Baina zenbat bider esan behar dizuet |
01:15 - 01:17 | ezin garela hainbeste fabore egiten ibili! |
01:18 - 01:23 | Orain amiantoa, bale: tori baimena. |
01:25 - 01:28 | Baina sekula ez da nahikoa: orain plastikoa, gero egurra... |
01:29 - 01:31 | gero poliklorobifeniloa!!! |
01:31 - 01:34 | "Lekurik ez dudala". Bada, to! Beste hektarea bat, |
01:34 - 01:36 | hondakinak eta hondakinak botatzeko. |
01:36 - 01:38 | Ez pixka bat gainera: 200 kamioi egunean! |
01:38 - 01:41 | Lehendakaria, hori ez da dena. |
01:41 - 01:45 | Baina non duzue burua?? |
01:45 - 01:48 | Lehendakaria: langile bi desagertuak daude. |
01:48 - 01:52 | Zer langile eta zer langile ondo? |
01:52 - 01:54 | Ba al dakizue zelakoa etor daitekeen |
01:55 - 01:57 | batasuneroek hari horretatik tiraka hasi ezkero??? |
01:57 - 02:00 | Suhiltzaileak, Ertzainak eta Babes Zibilekoak |
02:00 - 02:04 | Barinagaren zaborra esku hutsez kentzera |
02:04 - 02:08 | bidali genituela enteratzen direnean???? |
02:08 - 02:13 | Zer uste duzue, konposta dela ala?? |
02:14 - 02:18 | Orain ekologistena bakarrik ez: |
02:18 - 02:22 | sindikatuetakoen matraka ere entzun beharko dugu, |
02:27 - 02:29 | gaixotasun profesionalak, eta |
02:30 - 02:34 | deskontaminazio kontuekin lata emanez. |
02:37 - 02:40 | Eta egon: laster ditugu komunikabideak gainean |
02:41 - 02:42 | deika, eta jendea zarataka. |
02:43 - 02:47 | Eta aurpegia neuk eman beharko dut! |
02:48 - 02:53 | Inutilak! Ezjakinak! Afizionatuak! |
02:54 - 02:56 | Noski: Jaurlaritzako kideak |
02:56 - 02:59 | horretarako gaude. Sailburuak? Dimisioa. |
03:00 - 03:02 | Lehendakaria? Dimisioa. |
03:03 - 03:07 | Lasai Maikarmen: teknikoak ez gara aldatzen. |
03:14 - 03:16 | Noski. Alderdiak beste bat ipiniko du, |
03:19 - 03:23 | eta listo. Kukurrusalda. |
03:24 - 03:27 | Behintzat, administrazio kontseilu onen bat bilatuko al didate. |
03:31 - 03:33 | Hau nire heriotza politikoa da. |
03:39 - 03:43 | Non da Rementeria? |
03:44 - 03:49 | A, noski. Hori nire postua hartzeko zain dago. |
03:52 - 03:56 | Hor, isilik eta ikusezin. Alkandora zuria zipriztindu "barik". |